lunes, 12 de noviembre de 2007
Eraso arrazista eta faxista gehiagorik ez!!
Gaur egingo diote autopsia ultraeskuindar batek atzo Madrilen hil zuen gazte antifaxistari
Madrilgo Foro Sozialak antolatuta elkarretaratzea egingo da iluntzean 16 urteko mutil gaztearen hilketa salatzeko. Ustezko hiltzaileak 24 ditu, ultraeskuindarra da, eta Espainiako armadako soldadua, zenbait iturriren arabera.
Ultraeskuindarrek immigranteen aurkakako manifestazioa antolatu zutela eta, liskarrak zian ziren atzo Madrilen. Izan ere, ezkerreko mugimenduek eta talde antifaxistek arrazakeriaren aurkako eta immigranteen aldeko elkarretaratzea antolatu zuten, ultraeskuindarren manifestazioari erantzuteko. Agi denez, metroan bat egin zuten ultraeskindarrek eta antifaxistek, eta liskarrak sortu ziren. 16 urteko mutil gazte bat hil eta 19 urteko beste larri zauritu zuten ultraeskuindarrek liskar horietan, labankadaka.
Iturri batzuen arabera, metroan bi taldeetako kideak elkartu zirenean, elkarri irainka hasi ziren eta elkarren aurka borrokan amaitu. Beste iturri batzuen arabera, ultraeskuidarrek besterik gabe ekin zioten labankadaka antifaxisten aurka -esan bezala, 16 urteko mutil bat hil zuten eta 19 urteko beste bat zauritu-, eta ondoren hasi ziren iskanbilak.
Poliziak 24 urteko mutil bat atxilotu du, hilketaren ustezko egilea delakoan. Ultraeskuindarra litzateke, eta El Pais?i-en arabera, Espainiako armadako soldadua. Beste hiru ultraeskuindar ere atxilotu dituzte liskarrekin zerikusia dutelakoan, guztiak adingabekoak.
Hildako gazteari gaur egingo diote autopsia. Hilketa salatzeko elkarreratzea antolatu du Madrilgo Foro Sozialak, Bakean bizitzeko eskubidearen alde=i lelopean. Atzo arratsean beste bat egin zuen mugimendu antifaxistak, eta, ondoren, istiluak izan zituzten Poliziarekin. Goizaldea arte luzatu dira.