lunes, 12 de noviembre de 2007

los fastidios gurekin!!

Eraso arrazista eta faxista gehiagorik ez!!

Atzo Madrilgo metroan naziek gazte antifaxista bat hil zuten, zauritu gehiago egon ziren ere liskar horretan. Hona hemen Berria egunkaritik ateratako berria.

Gaur egingo diote autopsia ultraeskuindar batek atzo Madrilen hil zuen gazte antifaxistari

Madrilgo Foro Sozialak antolatuta elkarretaratzea egingo da iluntzean 16 urteko mutil gaztearen hilketa salatzeko. Ustezko hiltzaileak 24 ditu, ultraeskuindarra da, eta Espainiako armadako soldadua, zenbait iturriren arabera.

Ultraeskuindarrek immigranteen aurkakako manifestazioa antolatu zutela eta, liskarrak zian ziren atzo Madrilen. Izan ere, ezkerreko mugimenduek eta talde antifaxistek arrazakeriaren aurkako eta immigranteen aldeko elkarretaratzea antolatu zuten, ultraeskuindarren manifestazioari erantzuteko. Agi denez, metroan bat egin zuten ultraeskindarrek eta antifaxistek, eta liskarrak sortu ziren. 16 urteko mutil gazte bat hil eta 19 urteko beste larri zauritu zuten ultraeskuindarrek liskar horietan, labankadaka.

Iturri batzuen arabera, metroan bi taldeetako kideak elkartu zirenean, elkarri irainka hasi ziren eta elkarren aurka borrokan amaitu. Beste iturri batzuen arabera, ultraeskuidarrek besterik gabe ekin zioten labankadaka antifaxisten aurka -esan bezala, 16 urteko mutil bat hil zuten eta 19 urteko beste bat zauritu-, eta ondoren hasi ziren iskanbilak.

Poliziak 24 urteko mutil bat atxilotu du, hilketaren ustezko egilea delakoan. Ultraeskuindarra litzateke, eta El Pais?i-en arabera, Espainiako armadako soldadua. Beste hiru ultraeskuindar ere atxilotu dituzte liskarrekin zerikusia dutelakoan, guztiak adingabekoak.

Hildako gazteari gaur egingo diote autopsia. Hilketa salatzeko elkarreratzea antolatu du Madrilgo Foro Sozialak,
Bakean bizitzeko eskubidearen alde=i lelopean. Atzo arratsean beste bat egin zuen mugimendu antifaxistak, eta, ondoren, istiluak izan zituzten Poliziarekin. Goizaldea arte luzatu dira.

jueves, 25 de octubre de 2007

Euskal Herriaren kontrako erasoak jarraitzen dute

Lanean jarraitzeko erabakia berretsi dute Kaskagorrik eta Gaztesareak

Auzitegi Nazional espainolean "herriak herriarentzat sortutako kulturaren alde lan egiteagatik" eta "gazte mugimenduaren zerbitzura dagoen tresna" izateagatik deklaratu dutela salatu dute.

24/10/2007 13:27:00



BILBO-. Atzo iluntzean ehunka pertsonek bat egin zuten Gaztesareako zein Kaskagorriko kideak Auzitegi Nazional espainolean deklaratzera deitu zituztela salatzeko egin zen elkarretaratzearekin. Gaurkoan, gertatutakoaren balorazioa egin, eta lanean jarraitzeko hautua berretsi dute.

Kaskagorriren arabera, "Euskal Herriko kultura eta jai herrikoien alde lan egiten duen gazte konpartsa etetea" da Dignidad y Justicia asoziazioaren eta auzitegi bereziaren helburua.

"Alternatibak sortzeagatik deklaratzera deituak izan gara, aisialdi aukera berriak eskaintzeagatik deklaratzera deituak izan gara, eta gaur egun Bilboko Udaletxeak inposatzen digun sistemarekiko kritikoak izateagatik deklaratzera deituak izan gara", esan du.

Asoziazio espainolaren eta auzitegi bereziaren arabera "herriak herriarentzat sortutako kulturaren alde lan egitea terrorismoa goratzea" edo "biktimak makurraraztea" litzatekeela salatu du.

Bestalde, Gaztesareak argi utzi du Euskal Herriko Gazteon Ataria gazte mugimendutik eta gazte mugimenduarentzat sortutako egitasmoa dela, eta gazte mugimenduaren zerbitzura dagoen tresna delako deitu dituztela deklaratzera.

Bi aldeek, "oztopoak oztopo", lanean jarraitzeko hautua berretsi dute.

Gasteizera etortzean galtzen zaretela??gaurtik aurrera ez duzue eskusarik izango!


Ver mapa más grande

domingo, 14 de octubre de 2007

eskalada maite dutenentzat bideo bat

lau terdiko txapelketa aurrera doa





GONZALEZ NAGUSI LEITZAREN AURKA











Kaiola txikiegia da Sebastian Gonzalezentzat. Indartsuegia da haren kolpea lau t'erdian itotzeko. Urteroko kontua da. Gehiago da piloteoan, baina arriskatzen duenean marrak gertu ditu beti.
Atzo lau t'erdiko marratik gertu ibili zen. Gehienetan asmatu eta aise agindu zuen, baina hiru 'pasa' oparitu zizkion Leizari. Azkainekoa gehiago da, indartsuagoa da, eta horregatik irabazi dio hiru aldiz Lemoakoari lau t'erdian. Leiza, baina, adoretsua da. Gogorra. Txapelketetan hazi egiten da, eta atzo aurre egin zion kontrarioaren ustezko nagusitasunari. Ahalegin ustela egin zuen, ordea, azken txanpan lehia orekatu zuen arren Gonzalez garaiz esnatu zelako. Azkainekoak behar baino gehiago sufritu zuen Astelenan. Kantxa gainean nagusi izan arren, gorriak ikusi zituen irabazteko. Lau t'erdian ez du entrenatzerik izan eta egokitze falta nabaritu zuen. Indarrez agindu zuen, eta errematean trebeagoa zelako irabazi. Partida, baina, gehiegi luzatu zen bere gusturako. Zazpi tantoko aldeari ihes egiten utzi zion (14-7), eta lehia kolokan ikusi zuen arte ez zen iratzarri (18-18). Atzoko garaipenari esker Gonzalezek Koka izango du hurrengo aurkari txapelketan; ziurrenik, ostiralean. Gonzalezek hemeretzi tanto egin zituen atzo. Leizak ez zion ezer oparitu. Horietatik hamaika airez izan ziren. Piloteoan nagusi, errematerako aukera bikainak aurkitu zituen. Zenbakiak, baina, ez dira beti lehiaren isla. Atzokoa da eredu garbiena, eroso agindu beharreko partida gaiztotu egin zitzaiolako. Dena alde zuenean (14-7), Leiza indarberritu zuen. Hutsek kontrarioa partidan sartu zuten, eta Leizak ondo baliatu zuen aukera. Sakearekin gustura jokatzen hasi zen. Kontrarioa alde batetik bestera mugitzen. Gonzalezek, gainera, pasa bat eta saketik eginiko falta bana oparitu zizkion oldarraldiaren bukaeran (18-18). Kontrarioa gainean ikusita Azkainekoak iparra aurkitu zuen berriz. Ondo errestatu eta piloteoan gailendu zen. Txokotik zabalerako jotako pilotakadarekin sakea hartu zuen berriz (19-18), eta hortik aurrera ez zuen barkatu. Bi sake-erremate, eta saketik eginiko tanto bat. Bizkor eta indarrez, bere legean. Gonzalezek dozena erdi pilotaka on nahikoak izan zituen gehiegi gaiztotu zitzaion partida erabakitzeko.

martes, 9 de octubre de 2007

goñi zuzenean

goñiren argazkia

goñik esain txikitu zuen lau terdian

Lau eta Erdiko Txapelketa

Mikel Goñik pilotazaleak maitemindu zituen berriro
Lau urte inguruz txapelketa garrantzitsuenetatik kanpo egon ondoren, Oronozkoak partida borobila jokatu zuen Eibarren: hemezortzi tanto egin zituen eta norgehiagoka huts bakarrez amaitu zuen



MIKEL GOÑI 22

IÑAKI ESAIN 6

Aritz SORZABAL | EIBAR

Partida irabazi eta aldageletarako bidean zegoenean, Eibarko Astelena frontoian bildutako zaleek zutitu eta txaloka agurtu zuten Mikel Goñi, haren izena oihukatzen zuten bitartean. Pozez gainezka, Oronozkoak besoak jasoz erantzun zion harmailatan zegoen jendeari.

Urte askotan partida garrantzitsurik jokatu gabe egon eta gero, Aspeko aurrelariak 40 minutu eskas behar izan zituen zale guztiak berriz ere bereganatzeko. Lau urte inguruz txapelketa nagusietatik kanpo egon arren, Oronozko pilotariak partida borobila egin zuen Lau eta Erdiko final-hamaseirenetan. Hemezortzi tanto egitea sekulakoa bada ere, nabarmenena da huts bakarrarekin bukatu zuela norgehiagoka; eta horrela, erraza da ulertzea ikusleak berriz maitemindu izana.

Iñaki Esainek ezin izan zuen ezertxo ere egin estatistikek islatutako erakustaldi hori gelditzeko. Sakez hiru tanto jarraian egin eta 0-4 aurretik jarri bazen ere, Goñik sekulako maila erakutsi zuen hortik aurrera. 10-0ko partziala egin zuen hasteko, 10-4 aurretik jartzeko balio izan ziona. Tanto bikainak egin zituen. Bere aldeko lehen tantoa, adibidez, zabalera botatako dejada ikusgarri baten ondorioz etorri zen; hurrengo bi tantoak, berriz, zaleek hainbeste maite dituzten zartadei esker.

Goñiren joko jarioak ez zuen etenik izan, fisikoki oraindik justu samar dabilela nabari zaion arren. Esainek Oronozkoaren dejada bati beste dejada batekin erantzun, eta sakez 10-6koa jarri bazuen ere, partidak jabe bakarra zuen. Horren erakusle, norgehiagoka agurtzeko irabazleak egindako 12-0ko partziala.

Dejaden txanda

Zartadak, bata bestearen atzetik iritsi ziren ondoren. Indarra baliatzeaz gain, Goñik ere artista badela erakutsi zuen behin baino gehiagotan. Txalo zaparrada handiena 12-6koak jaso zuen: Oronozkoa zabaleko egurretan zegoen, kantxatik at, bosgarren koadrotik dejada bat egin zuenean. Esain pilotara iritsi zen, baina gorriak erraz bukatu zuen tantoa ondoren.

16-6koa beste dejada baten ondorioz iritsi zen, kasu honetan txokora bidalitako batez. Dejadaz ere, 21-6koa jarri zuen Goñik, eta sakez lortutako zazpigarren tantoarekin partidari amaiera eman zion.

Ikusteko dago orain ea atzoko jokoari jarraipena ematen dion eta fisikoki gogorra gerta daitekeen norgehiagoka aguantatzeko gai den ala ez. Momentuz, Goñiri esker, larunbatetako partida eskasak ahaztuta daude.

mikel goñi
22

iñaki esain
6

«Ha sido un partido diez, firmaría jugar siempre así»
«Ha sido un partido diez, firmaría jugar siempre de esta forma». Mikel Goñi se mostró así de satisfecho al término del encuentro. El de Oronoz se enfrentará ahora en octavos de final al ganador del choque que enfrentará a Bengoetxea VI y Mendizabal, uno de los cinco partidos que restan por jugarse para que se completen los dieciseisavos de final. Precisamente, Iker Arretxe y Asier Berasaluze se enfrentarán hoy en el Beotibar de Tolosa (16.30) con motivo de uno de esos encuentros aún por resolver.

Arretxe saltará a la cancha con la confianza que le dio su victoria ante Peñagarikano, aunque esta vez tendrá en frente a un rival mucho más peligroso en la jaula.

viernes, 5 de octubre de 2007

TONI LUNA besterik gabe

internetetik nabigatzen...



Esan behar dut ez zaidala gehiegi gustatzen nere aisialdia ordenagailuan ematea, baina beste aldetik onartu behar dut aurki ditzazkegun pertsonaiak barregarriak direla benetan. Hona hemen adibidea.TONI LUNA

futbola







Aurreko bideoan agertzen den abestia oso ezaguna da futboleko munduan. Hainbat taldek abesten dute, horien artean Glasgowko Celtic-eko eta Liverpool-eko jarraitzaileak. Ondoren ikusiko ditugun argazkiak beste talde batzuenak dira, hala nola Alaves, Osasuna edo Sevillako jarraitzaileak. Goza ezazue futbol zelaiko harmailekin!

you will never walk alone

beti gogoan


Besterik ez, blog-a txoko pertsonala izanik, ezinbestekoa egiten zait argazki hau jartzea. Iñaki gogoan zaitugu!

ez da bakarrik eskalatzaileen txokoa pourena


Futbola eta pilota ere gustoko ditut. Osasuna taldekoa naizen arren, ez naiz bazkidea. Gasteizko partiduak ikustera joaten naiz, hiriko taldea animatzera.
Futbolean animatzea gustatzen zait,lagunekin egotea, beste taldeko jendearekin egotea, beste hirietan lagunak egitea...ahal den neurrian. Eskerrak eman nahi dizkiot Biris Norte taldeari, lagun baten gogoan ateratako pankartagatik.

martes, 2 de octubre de 2007

pou anaien azkenengo helburua

Denbora osoan etxetik kanpo egotera ohituta daude eskalatzaile hauek, eta horregatik Gasteizen daudenean lagunekin eta familiarekin egoteko tartea aurkitzen dute. Azkenengo egunak hemen pasa dituzte baina hurrengo hilabeteetan beraien beste mendi batera joko dute. Sortea opa diegu hemendik.

Pou anaiak


webgune hau eskalatzaile diren Pou anaiei buruzko informazioa izango du. Espero dut agertzen den informazioa gustoko izatea