domingo, 14 de octubre de 2007

lau terdiko txapelketa aurrera doa





GONZALEZ NAGUSI LEITZAREN AURKA











Kaiola txikiegia da Sebastian Gonzalezentzat. Indartsuegia da haren kolpea lau t'erdian itotzeko. Urteroko kontua da. Gehiago da piloteoan, baina arriskatzen duenean marrak gertu ditu beti.
Atzo lau t'erdiko marratik gertu ibili zen. Gehienetan asmatu eta aise agindu zuen, baina hiru 'pasa' oparitu zizkion Leizari. Azkainekoa gehiago da, indartsuagoa da, eta horregatik irabazi dio hiru aldiz Lemoakoari lau t'erdian. Leiza, baina, adoretsua da. Gogorra. Txapelketetan hazi egiten da, eta atzo aurre egin zion kontrarioaren ustezko nagusitasunari. Ahalegin ustela egin zuen, ordea, azken txanpan lehia orekatu zuen arren Gonzalez garaiz esnatu zelako. Azkainekoak behar baino gehiago sufritu zuen Astelenan. Kantxa gainean nagusi izan arren, gorriak ikusi zituen irabazteko. Lau t'erdian ez du entrenatzerik izan eta egokitze falta nabaritu zuen. Indarrez agindu zuen, eta errematean trebeagoa zelako irabazi. Partida, baina, gehiegi luzatu zen bere gusturako. Zazpi tantoko aldeari ihes egiten utzi zion (14-7), eta lehia kolokan ikusi zuen arte ez zen iratzarri (18-18). Atzoko garaipenari esker Gonzalezek Koka izango du hurrengo aurkari txapelketan; ziurrenik, ostiralean. Gonzalezek hemeretzi tanto egin zituen atzo. Leizak ez zion ezer oparitu. Horietatik hamaika airez izan ziren. Piloteoan nagusi, errematerako aukera bikainak aurkitu zituen. Zenbakiak, baina, ez dira beti lehiaren isla. Atzokoa da eredu garbiena, eroso agindu beharreko partida gaiztotu egin zitzaiolako. Dena alde zuenean (14-7), Leiza indarberritu zuen. Hutsek kontrarioa partidan sartu zuten, eta Leizak ondo baliatu zuen aukera. Sakearekin gustura jokatzen hasi zen. Kontrarioa alde batetik bestera mugitzen. Gonzalezek, gainera, pasa bat eta saketik eginiko falta bana oparitu zizkion oldarraldiaren bukaeran (18-18). Kontrarioa gainean ikusita Azkainekoak iparra aurkitu zuen berriz. Ondo errestatu eta piloteoan gailendu zen. Txokotik zabalerako jotako pilotakadarekin sakea hartu zuen berriz (19-18), eta hortik aurrera ez zuen barkatu. Bi sake-erremate, eta saketik eginiko tanto bat. Bizkor eta indarrez, bere legean. Gonzalezek dozena erdi pilotaka on nahikoak izan zituen gehiegi gaiztotu zitzaion partida erabakitzeko.

2 comentarios:

Iosu dijo...

Aupai Pou, haber noiz jokatzen dugun esku pilota partidu bat hamabi tantura edo, bestela nire eskuak ez dute aguantatuko!!!!!!!

Naroa Martinez dijo...

Pou, azkenean Sebas ere kalera, baino hau lesioagatik, pssssss

ABEL TXAPELDUN!!!