jueves, 25 de octubre de 2007

Euskal Herriaren kontrako erasoak jarraitzen dute

Lanean jarraitzeko erabakia berretsi dute Kaskagorrik eta Gaztesareak

Auzitegi Nazional espainolean "herriak herriarentzat sortutako kulturaren alde lan egiteagatik" eta "gazte mugimenduaren zerbitzura dagoen tresna" izateagatik deklaratu dutela salatu dute.

24/10/2007 13:27:00



BILBO-. Atzo iluntzean ehunka pertsonek bat egin zuten Gaztesareako zein Kaskagorriko kideak Auzitegi Nazional espainolean deklaratzera deitu zituztela salatzeko egin zen elkarretaratzearekin. Gaurkoan, gertatutakoaren balorazioa egin, eta lanean jarraitzeko hautua berretsi dute.

Kaskagorriren arabera, "Euskal Herriko kultura eta jai herrikoien alde lan egiten duen gazte konpartsa etetea" da Dignidad y Justicia asoziazioaren eta auzitegi bereziaren helburua.

"Alternatibak sortzeagatik deklaratzera deituak izan gara, aisialdi aukera berriak eskaintzeagatik deklaratzera deituak izan gara, eta gaur egun Bilboko Udaletxeak inposatzen digun sistemarekiko kritikoak izateagatik deklaratzera deituak izan gara", esan du.

Asoziazio espainolaren eta auzitegi bereziaren arabera "herriak herriarentzat sortutako kulturaren alde lan egitea terrorismoa goratzea" edo "biktimak makurraraztea" litzatekeela salatu du.

Bestalde, Gaztesareak argi utzi du Euskal Herriko Gazteon Ataria gazte mugimendutik eta gazte mugimenduarentzat sortutako egitasmoa dela, eta gazte mugimenduaren zerbitzura dagoen tresna delako deitu dituztela deklaratzera.

Bi aldeek, "oztopoak oztopo", lanean jarraitzeko hautua berretsi dute.

No hay comentarios: